Isuerren egindako lanak aurtengo udan

Isuerren egindako lanak aurtengo udan

Aurtengo udan Zaragozako Isuerren lau egunez egon naiz lanean, herriaren sarreran dauden pinu enborrak lantzen hain zuzen ere. Taila ezberdinak egin ditut nire motozerren laguntzaz, herriaren bizitzari eta ezaugarriei lotuta, batez ere onddoak, izan ere herriak mikologiari eskeinitako zentro eder bat baitu.

Bero latzak egin dituen arren, asko disfrutatu dut eta oso eskertuta nago experientzia honekin. Bertako jendea oso jatorra da eta oso ongi zaindu naute.

Eskerrik asko Isuerre!!!

 

Bideo kanal berria ireki dugu Youtuben

Bideo kanal berri bat sortu dugu gaur, 2020ko uztailaren 4ean. Bertan sortzen ditugun lanen laburpenak eta erreportaitxoak zintzilikatuko ditugu.

 

Lanean jarraitzen dugu

Lanean jarraitzen dugu

Azken hilabete hauetako egoera nahiko zaila izan dela aitortu beharra daukagu, birus madarikatuak hankaz gora irauli du gure bizi arrunta eta egoerari buelta ematen aritu gara, ahal genuen moduan. Edozein modutan, gure kasuan “birusak” aktibatu egin gaitu eta lanean aritu gara etengabe.

Ikusgarrik Palenzian du 2020ko estreineko erakustaldia, Villadan hain zuzen ere

Ikusgarrik Palenzian du 2020ko estreineko erakustaldia, Villadan hain zuzen ere

Datorren martxoaren 14ean Villadan egonen gara, Palenzian hain juxtu ere, txerri hiltzearen festan. Aipatu festa hori bertako Udalak antolatzen du eta arrakastatsua suertatzen da.

Arratsaldeko 6:30etan Ikusgarri enpresako Mikel Lasartek eginen du erakustaldia Feriako eraikinaren sarreran, eta zerbait berezia eta festari lotua sortzen ahaleginduko da.

Ikusgarri: arte lanak motozerrarekin

Ikusgarri: arte lanak motozerrarekin

Hau da Ikusgarri enpresako Mikel Lasartek egin duen proiektu esanguratsuenetakoa. Egunero egunero jende asko hurbiltzen da Ilundaingo basora ibilbidea egiteko eta disfrutatzeko.

Ikusgarrik ireki du kontratazio kanpaina

Ikusgarrik ireki du kontratazio kanpaina

Urte hasierarekin batera martxan gaude eta kontratazioa irekita dago. Animatu eta deitu gurera herrietako jaiak, feriak edo beste edozein ospakizun alaitzeko.

Lan berriak urteari hasiera emateko

Lan berriak urteari hasiera emateko

Azken aldian egin ditugun lantxoak konpartitu nahi ditugu gaur. Martxan gaude eta proiektu berriak dauzkagu esku artean. Laister izanen duzue hauen berri.

Katea erraldoia motozerrarekin

Katea erraldoia motozerrarekin

Urtea hasteko kate bat aukeratu dut. Bederatzi lotura ditu eta larizio pinua erabiliz egin dut, gustora. Egia esateko lan handia du eta prozesua nahiko mekanikoa da, baina oso polita.

Bienvenidos a nuestra web

Bienvenidos a nuestra web

Esta es la página web de la empresa Ikusgarri, expecializada en la realización de exhibiciones de talla con motosierra desde hace más de 20 años.

Ikusgarri.net