Ikusgarri: arte lanak motozerrarekin

Argitaratua Blog

Hau da Ikusgarri enpresako Mikel Lasartek egin duen proiektu esanguratsuenetakoa. Egunero egunero jende asko hurbiltzen da Ilundaingo basora ibilbidea egiteko eta disfrutatzeko.

Berriki ibilbidea txukundu egin dute, jetxierak eta erraztuz, Arangurengo Udalak hala eskatuta. Lan hauek aprobetxatuz 6 eskultura berri ipini dira ibilbidean.

Ilundaingo Baso Biziduneko ibilbideak 2,5 kilometroko luzera du eta bertan hainbat eta hainbat eskultura topatu daitezke. Guztien artean istorio bat kontatzen digute eta ingurugiroa zaintzeko beharra azpimarratzen dute, horren inguruan ikuspegi kritikoa bultzatuz.

2015ean jarri zen martxan proiektua, Ilundain Haritz Berri Fundazioaren eta Arangurengo Udalaren laguntzaz. Azpimarratzekoa da proiektu honek hiru hanka dituela, basoaren ustiaketa, artea eta ingurugiroaren hezkuntza.

Argazkiak zintzilikatzen ditugu jarraian:

:

 

 

Sharing is caring!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ikusgarri.net