Ikusgarrik motozerra erakustaldiekin jarraitzen du

Ikusgarrik motozerra erakustaldiekin jarraitzen du

Pixkanaka normaltasunera ari gara hurbiltzen eta saio batzuk hitzartu ditugu abuzturako, Burgos eta Palencia aldean batez ere. Hauek dira konfirmatutako lekuak eta ordutegiak.A expensas de cerrar alguna actuación más, éstas son las actividades concertadas para éste mes de agosto:

  • Abuztuaren 7an, Peral de Arlanzan izango gara, Burgosen, eguerdiko ordubatean.
  • Abuztuaren 14ean, Castrojerizera joanen gara, Burgosera baita ere. Arratsaldeko zortzietan izanen da saioa.
  • Abuztuaren 28an, Palenciako Torre de los Molinosera joanen gara, eta saioa arratsaldeko zortzitan izanen da.

Gurekin harremanetan jartzeko deitu lasai 686 477897 telefonora, Mikelek gustora hartuko zaituzte.

Pixkanaka espektakuloaren kontua bere onera etortzen ari da, baina guk nahi genukeena baino mantxoago. Hala eta guztiz ere, pozik gaudela esan behar, modu batera edo bestera geure pasioan murgiltzeko aukera dugulakoz lan eta proiektu berriekin.

Ikusgarri, lan personalizatuak bezeroen nahietara

Ikusgarri, lan personalizatuak bezeroen nahietara

Erakustaldien kontua mugitzen den bitartean, pixkanaka pixkanaka, lanean jarraitzen dugu. Kasu honetan zaldi buru bat eskatu digute eta horretan aritu gara. Gaztain egurrean egin dugu eta Errixako Harora doa. Egia esan zaldi buru asko eskatzen dizkigute, izan ere animali berezia baita gizakiontzat.

Mila esker konfidantzagatik!

Maiatzaren 22an denboraldia estreinatzen dugu Aiegin

Maiatzaren 22an denboraldia estreinatzen dugu Aiegin

2020a urte luzea izan da guretzako, pozik gaude lanean jarraitu dugulako, gustatzen zaigun zeregin honetan, baina faltan bota ditugu hainbeste gozatzen ditugun erakustaldiak, eta azkenean berriro martxan, pozez txoratzen. Aiegitik deitu digute eta gustora joango gara, ahalik eta lan txukunena egitera.

Erakustaldia arratsaldeko 17:30etan hasiko da. Bertan Mikel Lasarte ariko da lanean, ordu terdiz, zazpiak arte. Bere motozerretaz lagunduta, plazara eramango dituen enborretatik barruan gordeta dagoena ateratzen saiatuko da.

Anima zaitezte eta hurbildu Aiegira, ikusgarria izango da!!!

Motozerra erakustaldien kanpaina ireki du Ikusgarrik

Motozerra erakustaldien kanpaina ireki du Ikusgarrik

Urte hasierarekin batera martxan gaude eta kontratazioa irekita dago. Animatu eta deitu gurera herrietako jaiak, feriak edo beste edozein ospakizun alaitzeko.

Enbor bat oinarri hartuta, ongi egindako eskultura bat edo batzuk sortzen dira motozerra ezberdinez lagunduta.

Orokorrean ordubeteko iraupena dute erakustaldiak, baina antolatzaileen nahien arabera laburtu edo luzatu daiteke.

Bertan sortutako lanak antolakuntzarentzat geratzen dira eta gehienetan sorteatu egiten dira bertara hurbiltzen den ikuslegoaren artean.

Animatu eta deitu 686 477897 telefonora. Euskaldunak gara!!!

Parke berria Ansoaingo ikastetxe publikoan

Parke berria Ansoaingo ikastetxe publikoan

Berriki parke polit bat montatu dugu Ansoaingo ikastetxean.

Hiru elemento nagusi ditu, eguzkiaren eta ilargiaren irudiak osatzen duten erloju berezia, oreka jolas luze bat eta laberintoaren papera egiten duen oihan berezia.

Gure estiloari jarraituz, akazia eta gaztaina erabili ditugu. Orain disfrutatu dezatela ikastetxeko haurrek, merezi dute eta.

Artzaina bere txakurra eta artaldearekin

Artzaina bere txakurra eta artaldearekin

Izan ditudan enkargu guztietan hau izan da zalantzarik gabe bereziena eta hunkigarriena: artzaina bere txakurra eta artaldearekin, emakume baserritarren omenez. Abalzisketako ostatura joan da lana. Eta plazer bat izan da lan hau egitea, nahiz eta nerbio batzuk pasa ditudan, batez ere artzainaren aurpegia egitean. Azkenean nahiko pozik egindako lanarekin, beti ere hobetzeko perspektiba galdu gabe.

Artzaina eta txakurra zedro egurrean egin ditut eta ardiak txipu egurrean. Zedroa Iruñetik dator, metro bateko gerri buelta ikusgarria zuen eta urtetan eta urtetan hiri zaharreko parke bat edertu du. Ardiei hankak, belarriak eta adarrak eranstsi egin dizkiet. Adarrak benetazko ardi latxenak dira. Bizi osoa ardien adarrak gordetzen pasatu dut eta azkenean bilatu diet erabilera polita.

Hauek dira lanaren argazkiak.

 

 

Parke berria eta berezia Irurtzungo Atakondoa Ikastetxean

Parke berria eta berezia Irurtzungo Atakondoa Ikastetxean

Urtea indartsu hasi dugu Irurtzunen bertan, etxean, eta haur parke berri bat egin dugu Atakondoa Ikastetxe publikoaren barruko patioan. Jolas librea eta sortzailea bultzatu nahi ditu parke berri honek, naturak eskaintzen dizkigun elementuetan oinarriturik, egurrean kasu honetan. Gaia Iparraldeko Sarako ohianetan aukeratu genuen iazko azaroan.

Parkeak hiru elementu nagusi ditu. Lehenengoari asanblada deitzen diogu. 19 enborrez osatzen da eta guztiak lurrean sartuta daude. Oreka jolas bat da eta baita elkarrekin egoteko une berezi bat ere.

Parkeko elementu nagusiari “eskalablea” deitzen diogu. Hainbat enbor elkartuta daude bertan altuera ezberdinetan eta gora eta bera ibiltzeko aukera eskaintzen du, haurrek bere sorkuntza ahalbidetu dezaten, ongi pasatzen duten bitartean, askatasunean jolastuz.

Eta laberinto bat da parkeko hirugarren elementua. 50 bat enborrek osatzen dute eta guztiak lurrean sartuta daude, forma bereziak osatuz: izarra, hartza handia, hartza txikia…

Laister inauguratuko dugu parkea eta egun horretan “trikutxo” bat erantsiko diogu,  grazia pixkabat eransteko eremu berezi honi.

Eta bukatzeko mila esker Irurtzungo Udalari eta Eskolari proiektu hau bultzatzeagatik eta nigan jarri duzuen konfiantzagatik.

2021eko lehenengo lanak

2021eko lehenengo lanak

Bizi dugun egoera hau berezia eta zaila bada ere, lanean jarraitzen dugu, gogoz eta indartsu, poz pozik gure zaletasuna disfrutatzen. Indartsu hasi dugu urtea enkargu berriekin, eta hauen argazkiak zintzilikatzen digugu gaur.

 

 

 

 

 

 

 

Ikusgarri.net