Ikusgarrik motozerra erakustaldiekin jarraitzen du

Pixkanaka normaltasunera ari gara hurbiltzen eta saio batzuk hitzartu ditugu abuzturako, Burgos eta Palencia aldean batez ere. Hauek dira konfirmatutako lekuak eta ordutegiak.A expensas de cerrar alguna actuación más, éstas son las actividades concertadas para éste mes de agosto:
- Abuztuaren 7an, Peral de Arlanzan izango gara, Burgosen, eguerdiko ordubatean.
- Abuztuaren 14ean, Castrojerizera joanen gara, Burgosera baita ere. Arratsaldeko zortzietan izanen da saioa.
- Abuztuaren 28an, Palenciako Torre de los Molinosera joanen gara, eta saioa arratsaldeko zortzitan izanen da.
Gurekin harremanetan jartzeko deitu lasai 686 477897 telefonora, Mikelek gustora hartuko zaituzte.
Pixkanaka espektakuloaren kontua bere onera etortzen ari da, baina guk nahi genukeena baino mantxoago. Hala eta guztiz ere, pozik gaudela esan behar, modu batera edo bestera geure pasioan murgiltzeko aukera dugulakoz lan eta proiektu berriekin.