Eskultura proiektu berria Eguesko bailararen enkarguz
Proiektu berri batean murgilduta gaude azken boladatxo honetan, Eguesko Udalaren enkarguz. Guztira 15 basapizti prestatu ditugu Sarriguren hiria inguratzen duen ibilbidean ipintzeko. Eskultura bakoitzak QR kodigo bat izanen du eta ariketa fisikoak egin ahal izateko proposamenak egiten ditu. Beraz, artea eta kirola elkartu eginen dira proiektu berri honetan.
Azken detaileak falta dira eta urriaren amaierarako dena prest egonen da. Argazki batzuk zintzilikatzen ditugu.