Pozik Burgiko eskultura lehiaketan egindako lanarekin

Urriaren 9an jokatu zen Burgiko motozerra lehiaketa seigarrenez, egurraren festaren barruan. Partaidetza zabala eta oso ona, Espainiako eskulturgile onenako batzuk egon giñen bertan. Galiziatik Marcos Mariño eta José Fervenza handiak, Extremaduratik Lupe Arévalo, eta Nafarroatik, Peraltako Juan Asín eta ni, Azpiroztarra.
Hiru ordu terdi izan genituen lanerako eta guztia motozerra hutsez egin genuen.
Pozik geratu nitzen egindako lanarekin. Guztia aurrekusi bezela atera zen. Konsziente naiz asko daukadala hobetzeko eta horretan ari naiz.

