Haur Parke berria egin du Mikel Lasartek Ilundaingo Baserri Eskolan
Haur Parke berria egin du aurtengo neguan Mikel Lasarte Ikusgarriko eskulturgileak Ilundaingo Baserri Eskolan. Zoragarria. Etor zaitezte ezagutzera.
Haur Parke berria egin du aurtengo neguan Mikel Lasarte Ikusgarriko eskulturgileak Ilundaingo Baserri Eskolan. Zoragarria. Etor zaitezte ezagutzera.
Aurtengoan Ikusgarriko Mikel Lasartek Idiazabalen egin du denboraldiko lehen erakustaldia, “Gaztaren Egunean”. Bertan latxa arrazako ardia eta gazta bat egin zituen 50 minutuko saioan, lan handia denbora tarte txiki horretan. Maitzaren 6ean izan zen Mikelen erakustaldia.
Maitzaren 8an berriz Palenciako Hornillos del Cerrato-ra joan zen Mikel bere motozerrak hartuta eta bertan arranoa, txakurtxoa eta lore bat egin zituen 50 minutuko saioan.
Oso pozik indartsu ekin diogulako denboraldiari eta dagoeneko proiektu berriak ari gara prestatzen ilusioz. Zuen erakustaldia erreserbatu nahi baduzue deitu lasai 686 477897 telefonora.
Ikusgarriko eskulturgilea den Mikel Lasartek azken aldian egin dituen lan bariatu batzuk konpartitu nahi ditugu gaur. Denetarik pixka bat, gure estiloan, arlo guztietara moldatzen baikara eta prozesua bere hasieratik bukaeraraino egiten dugu.

Noainen berriki egin dugun haur parke baten argazkiak aurkeztu nahi ditugu gaur. Parke hauek akazia zuhaitzaren enborrak erabiliz sortzen ditugu. Elementu ezberdinak ditu parke honek eta guztien artean jolastoki ederra osatzen dute.
Gaurkoan Irurtzunen egindako hainbat lanen argazkiak zintzilikatzen ditugu, batetik haur parkea, autokarabanen eremuan, eta bestetik eserleku rustikoak Plazaolako Natur Bidearen ibilbidean.
Hiru elementu ditu haur parkeak: Plazaola trena bera, lokomotora eta bi bagoiekin, zazpi metroko luzera du eta rail batzuen gainean kokatuta dago. Bestetik txirrista txiki bat eta azkenik marraskillo erraldoi bat, haurren gozamenerako.
Hortaz gain, bost eserleku kokatu dira natur ibilbidean barrena, Irurtzun eta bi ahizpeetako tartean.
Arte lan hauek egiteko gaztaina, akazia eta pinua erabili dira gehienbat, baita pinua ere, tratamendu egokiarekin kalean irauteko.
<img class=”alignnone size-medium wp-image-1488″ src=”https://www.ikusgarri.net/wp-content/uploads/2022/12/IMG_20220706_140718_resized_20221107_070859585-300×169.jpg” alt=”” width=”300″ height=”169″ />
<img class=”alignnone size-medium wp-image-1489″ src=”https://www.ikusgarri.net/wp-content/uploads/2022/12/IMG_20220706_140805_resized_20221107_070859243-300×169.jpg” alt=”” width=”300″ height=”169″ />
<img class=”alignnone size-medium wp-image-1490″ src=”https://www.ikusgarri.net/wp-content/uploads/2022/12/IMG_20220706_140825_resized_20221107_070858450-300×169.jpg” alt=”” width=”300″ height=”169″ />
<img class=”alignnone size-medium wp-image-1491″ src=”https://www.ikusgarri.net/wp-content/uploads/2022/12/IMG_20220706_140838_resized_20221107_070858194-300×169.jpg” alt=”” width=”300″ height=”169″ />
<img class=”alignnone size-medium wp-image-1492″ src=”https://www.ikusgarri.net/wp-content/uploads/2022/12/IMG_20220706_140847_resized_20221107_070857969-300×169.jpg” alt=”” width=”300″ height=”169″ />
<img class=”alignnone size-medium wp-image-1493″ src=”https://www.ikusgarri.net/wp-content/uploads/2022/12/IMG_20220706_140914_resized_20221107_070856949-300×169.jpg” alt=”” width=”300″ height=”169″ />
<img class=”alignnone size-medium wp-image-1494″ src=”https://www.ikusgarri.net/wp-content/uploads/2022/12/Caracol-300×169.jpg” alt=”” width=”300″ height=”169″ />
<img class=”alignnone size-medium wp-image-1495″ src=”https://www.ikusgarri.net/wp-content/uploads/2022/12/Caracol-3-300×169.jpg” alt=”” width=”300″ height=”169″ />
<img class=”alignnone size-medium wp-image-1496″ src=”https://www.ikusgarri.net/wp-content/uploads/2022/12/IMG_20221027_135445_resized_20221107_070148486-300×169.jpg” alt=”” width=”300″ height=”169″ />
<img class=”alignnone size-medium wp-image-1497″ src=”https://www.ikusgarri.net/wp-content/uploads/2022/12/IMG_20221027_135459_resized_20221107_070148114-169×300.jpg” alt=”” width=”169″ height=”300″ />
<img class=”alignnone size-medium wp-image-1498″ src=”https://www.ikusgarri.net/wp-content/uploads/2022/12/IMG_20221027_135235_resized_20221107_070149013-169×300.jpg” alt=”” width=”169″ height=”300″ />
<img class=”alignnone size-medium wp-image-1499″ src=”https://www.ikusgarri.net/wp-content/uploads/2022/12/IMG_20221027_135030_resized_20221107_070149299-300×169.jpg” alt=”” width=”300″ height=”169″ />
<img class=”alignnone size-medium wp-image-1500″ src=”https://www.ikusgarri.net/wp-content/uploads/2022/12/IMG_20221027_135016_resized_20221107_070149594-300×169.jpg” alt=”” width=”300″ height=”169″ />
Urriaren 15a egun benetan berezia izan zen Ikusgarriko Mikel Lasarte eskulturgilearentzat, izan ere “Etxekoandrea” egin baizuen goizean Abalzisketan, emakume baserritarraren omenez, emakume baserritarren nazioarteko egunean. Arratsaldean berriz, Burgiko lehiaketan parte hartu zuen eta bertan “Olentzero” bat atera zuen enborretik.
Oso pozik geratu zen Mikel goizeko lanarekin, arratsaldean ez hainbeste, izan ere hiru ordu t´erdiko denbora tartea motza geratu baizitzaion “Olentzeroa” ateratzeko. Dena den, oso pozik egun bakarrean konpromezu handiko bi saio hauek egiteagatik. Burgin, gainera, Erronkari gazta izendapenaren saria eskuratu zuen.
El 4 de octubre se celebró en Agurain el III Concurso de Talla de Álava, organizado por Amalur-Eciolaza, referente del suministro de maquinaria Stihl en la provincia. Mikel Lasarte, de la empresa Ikusgarri, completó una buena actuación, con la talla de un zorro. La madera era de pino soria, muy dócil. Adjuntamos las fotos.
El 8 de septiembre nos tocó tallar en Gizaburuaga, en el marco de sus fiestas patronales, un trabajo muy especial, a petición de la organización, nada más y nada menos que la talla de Olentzero y la de su “burrito” ayudante. Tuvimos hora y cuarto para realizar el trabajo y la verdad que nos quedamos muy contentos. Actuaron los artistas Mikel Lasarte, que realizó el Olentzero, y Amaya Conde, que talló el burrito.
Reto cumplido y prueba superada. Parece fácil pero hay un estudio y trabajo previo importante para que luego todo salga de tirón. No obstante en Ikusgarri nos gustan éste tipo de retos que nos ayudan a superanos y a sacar nuestra mejor versión. Eskerrik asko!!!
Estas son las fotos:
Azken bi urteak triste xamarrak izan badira ere, aurtengoan gauzak asko normaldu dira eta Ikusgarri enpresako artista, Mikel Lasarte, gelditu gabe dabil herriz herri erakustaldiak egiten, baita beste proiektu batzuk ere.
Artikulu honetan hainbat herrietan egindako erakustaldien argazkiak igo ditugu. Betiko formatua mantentzen dugu, hau da ordubeteko erakustaldiak. Bertan Mikelek hiru eskultura lantzen ditu ziztu bizian eta ondoren zozketatu egiten dira. Aurtengoan Palencian, Burgosen, Bizkaian, Araban eta Nafarroan ibili gara gehienbat. Herri hauetan egon gara, besteak beste: Villana, Muez, Artabia, Iruña, Irurtzun, Castrourdiales, Azpirotz, Quemada, Abarzuza, Uterga, Goñi, Eskirotz… Eta oraindik beste hainbestera joanen gara, horien artean daude Okondo, Badostain, Otañes, Oreitia, Gizaburuaga, Lizasoain…
Ekintza berritzailea eta ezberdina da, artea eta kultura uztartzen dituena, balio erantsi berri bat eskainiz ospakizunei eta aisialdiari. Oraindik badauzkagu fetxa batzuk libre, animatu eta deitu lasai 686 477897 telefonora.
Joan den uztailaren 13an Foruen Plazan egon nintzen nire motozerrekin, erakustaldia egiten. 30 minutuko bi saio izan nituen eta akordeoia eta erbia egin nituen. Akordeoia oso ongi atera zitzaidan, akatsik gabe, eta ez da erraza denbora tarte labur horretan. Erbia ongi bukatzeko berriz denbora pixkabat faltatu zitzaidan. Pozik, dena den, egindako lanarekin.