“Etxekoandrea” Abalzisketan eta “Olentzero” Burgin, Ikusgarriko Mikel Lasarteren lanak urriaren 15ean, goizez eta arratsaldez

Argitaratua Blog

Urriaren 15a egun benetan berezia izan zen Ikusgarriko Mikel Lasarte eskulturgilearentzat, izan ere “Etxekoandrea” egin baizuen goizean Abalzisketan, emakume baserritarraren omenez, emakume baserritarren nazioarteko egunean. Arratsaldean berriz, Burgiko lehiaketan parte hartu zuen eta bertan “Olentzero” bat atera zuen enborretik.

Oso pozik geratu zen Mikel goizeko lanarekin, arratsaldean ez hainbeste, izan ere hiru ordu t´erdiko denbora tartea motza geratu baizitzaion “Olentzeroa” ateratzeko. Dena den, oso pozik egun bakarrean konpromezu handiko bi saio hauek egiteagatik. Burgin, gainera, Erronkari gazta izendapenaren saria eskuratu zuen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ikusgarri.net