Erakustaldia San Fermingo jaietan Iruñean

Joan den uztailaren 13an Foruen Plazan egon nintzen nire motozerrekin, erakustaldia egiten. 30 minutuko bi saio izan nituen eta akordeoia eta erbia egin nituen. Akordeoia oso ongi atera zitzaidan, akatsik gabe, eta ez da erraza denbora tarte labur horretan. Erbia ongi bukatzeko berriz denbora pixkabat faltatu zitzaidan. Pozik, dena den, egindako lanarekin.




