Artea motozerrarekin erortzen diren zuhaitzetan

Duela gutxi Erratzuko Indakoborda landa etxean egon nintzen haizeteak botatako zuhaitza lantzen. Enborra ederra zen, baina pixkabat zartaturik zegoen, hala ere akordeoi bat egiteko aukera izan nuen, adarraren okerra aprobetxatuz. Bezeroak lan rustikoa nahi zuenez, motozerra hutsez sortu nuen akordeoia. Ordu pare batean atera nituen akordeoia eta hontza.
Lekua ederra da benetan, baso eta mendiz inguratuta dago, eta zoragarria da. Gomendatzen dizuet.

