Martxan da Burgiko txapelketa, urriaren 13tik 18ra

Argitaratua Blog

Martxan da 2020ko Burgiko motozerra txapelketa. Aurtengo egoera berezia dela medio, on-line eginen da. Hau da, partehartzaileek euren lanak etxean eginen dituzte eta bideo eta argazkien bidez baloratuko ditu epai-mahiak. Lan hauek Burgin geratuko dira exposizio bat osatuz. Pirineoko animaliak dira antolakuntzak artistei jarri dien lan ardatza. Eskulturgile hauek motozerra bakarrik erabiliko dute, hiru ordu izanen dituzte lanerako eta pirineoko animalirenbat sortu beharko dute. Ez dago tamaina mugarik.

Hau da partehartzaileen zerrenda:

Juan Asín, Peralta, Nafarroa.

Lúpe Arévalo, Zafra, Extremadura.

Yosi Fervenza, Moaña, Galizia.

Omar López, Siles, Andaluzia.

Mikel Lasarte, Azpirotz, Nafarroa.

Txapelketa hau Nafarroako Almadieroen Elkarteak antolatzen du.

www.almadiasdenavarra.com

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ikusgarri.net