Lanean jarraitzen dugu

Argitaratua Blog

Azken hilabete hauetako egoera nahiko zaila izan dela aitortu beharra daukagu, birus madarikatuak hankaz gora irauli du gure bizi arrunta eta egoerari buelta ematen aritu gara, ahal genuen moduan. Edozein modutan, gure kasuan “birusak” aktibatu egin gaitu eta lanean aritu gara etengabe.

Aspalditxoan egiteke geneuzkan lanak amaitzeko eta proba batzuk egiteko ere aprobetxatu dugu egoera.

Ez dakigu zer emango duen aurtengo udak, festak eginen ote diren herri eta auzoetan… Beti ere gu prest egonen gara eta ilusio eta gogo guztiak jarriko ditugu mahiaren gainean gehien gustatzen zaiguna egin ahal izateko. Ea egoera normaltzen den eta dena bere onera bueltatzen den, hori da gure desioa.

Argazki pare bat konpartitu nahi genituzke, bide batez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ikusgarri.net