Jirafa ederra egin du Mikel Lasartek motozerraz

Berriki Mikel Lasarte eskulturgileak jirafa eder bat egin du formato handian. Zehazki 1,90 metroko altuera dauka eskulturak, eta 0,8 metroko luzera, buztatenik buruaren puntara. Lan hau egiteko Iruñeko Udaletxean lehortuta geratu zen secuoya eder baten enborra erabili du Mikelek. Material hau oso noblea eta ona da lan klase hauek egiteko, eta oso ederra geratzen da, gorria barruko partean eta zuria azalean. Madrilera joan da jirafa.