aurkezpena:
Ikusgarri 1998an sortu zuen Luis Eraso artisauak.
Hasiera batean, herri ezberdinetako plazetan erakustaldiak ematen zituen motozerrarekin zurezko irudiak sortuz.
Honez gain, azken urteetan eskulturak eta altzariak ere egiten ditu Berastegiko bere tailerrean.
Luisek eginiko obren erakusgarri izan nahi du web gune honek. Edozein lanaren gaineko argibide gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.